Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Aragón
Adina: 56
Seme-alabak: 3
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Infanteriako teniente koronela
Atentatuaren data: 07/05/1981
Atentatuaren lekua: Madrid
Errudunak: Henri Parot, Juan Lorenzo Lasa Mitxelena "Txikierdi", Isidro Garalde Bedialauneta "Mamarru".
Arma: Bomba lapa
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

1981ko maiatzaren 7ko goizean, Joaquín Valenzuela teniente jenerala Armadaren automobil batean zihoan Guillermo Tevar Saco teniente koronelarekin, Antonio Nogueras García bizkartzainarekin eta Manuel Rodríguez Taboada soldaduarekin (gidaria). Conde Peñalver kalean semaforo batean gelditu behar izan zuten. Motor bat euren parean jarri zen. Bi terrorista zihoazen. Henri Parot ETAko kideak lehergailu bat zeraman poltsa bat militarren autoaren gainean utzi eta terroristek azkar ihes egin zuten. Eztandak 20 bat pertsona zauritu zituen eta hiru militar erail zituen. Valenzuela teniente jenerala bizirik irten zen.
Guillermo Tevar teniente koronelak 56 urte zituen eta Aragoikoa zen. Ezkonduta zegoen eta hiru seme-alaba zituen.

Argazkiak

Prentsa