Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Castilla y León
Adina: 27
Seme-alabak: 3
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Beotibar galdarategiko langilea
Atentatuaren data: 15/10/1982
Atentatuaren lekua: Leitza
Errudunak: Juan María Tapia Irujo
Arma: Subfusila
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Gregorio Hernández Corchetek 27 urte zituen eta bost zeramatzan Leitzan bere emaztearen jaioterria zelako. Euren hiru seme-alabak leitzarrak ziren, bat, bi eta hiru urtekoak. Gaztea ehiztaria zen eta 1982ko urriaren 15an Guardia Zibileko kasernara joan zen bi senideekin batera armen azterketa bat egitera. Handik irten zirenean, Renault 12 batean zihoazen hiru terrorista hurbildu eta metraileta-segida bat hasi zuten. Granada bat jaurti egin zieten ere. Gregorio Hernández berehala hil zen. Herriko medikua hara hurbildu baina beranduegi zen. Ezin izan zuen ezer egin.

Argazkiak

Prentsa