Gallery

Deskribapena

Adina: 60
Seme-alabak: 2
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Zinpeko zaindaria
Atentatuaren data: 08/05/2000
Atentatuaren lekua: Vigo
Arma: Pistola
Hiltzailea: GRAPO

Deskribapena

2000ko maiatzak 8an, goizean, GRAPO erakundeko komando bat –hiru gizon eta emakume bat- Vigoko errepide batera joan ziren Prosegur enpresako furgoneta blindatu bati bidea mozteko. Dirua lapurtu nahi zuten. Kalean bonba bat utzi zuten eta beste bat auto batean ipini zuten. Hirugarren bat ere ezkutatu zuten, kontainer batean.

7.45ak aldera, hiru lehergailuek aldi berean eztanda egin zuten. Furgoneta gelditu zen eta, orduan, terroristek Molotov koktel bat jaurti zioten. Zaindariak jaitsi zirenean, tiro egin zieten. Balazoek Jesús Otero Sobral zaindariaren organoak zeharkatu zituzten, baita Gonzalo Torres Lageren burua ere. Berehala hil ziren biak. Hirugarren zaindari bat, Marcos Martín Ponce terrorista eta hiru oinezko –haien artean 15 urteko nerabe bat- zaurituta suertatu ziren. Terroristek dirurik gabe ihes egin zuten.

Gonzalo Torres Lage ezkonduta zegoen eta bi seme-alaba zituen. Furgonetaren gidaria zen. Balazoek burua zeharkatu zioten eta berehala hil zen

Prentsa