Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Euskadi
Adina: 54
Seme-alabak: 2
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: PSE-EEko zinegotzia Lasarte-Orian
Atentatuaren data: 20/03/2001
Atentatuaren lekua: Lasarte-Oria
Arma: Pistola

Deskribapena

Egunero bezala Froilán Elespe Intziarte, bazkaldu aurretik, basoerdi bat hartzera zihoan Lasarteko (Gipuzkoa) Donostia Etorbideko Sasoeta tabernara, etxetik 70 metro eskasera. Zinegotzia bere kontsumizioa amaitzen ari zen unean terrorista bat, aurpegia agerian, atzetik hurbildu eta bi tiro jo zizkion buruan; ia-ia hantxe bertan hil zen. Bigarren terrorista bat zegoen lokalaren kanpoaldean, zaintza lanetan.

Froilán Elespe Lasarte-Oriako Udaleko lehen alkateordea zen, eta PSOEren eta UGTren militantea. Ez zeraman eskoltarik, berak hala erabakia, eta haren izena ez zen ETAri hartutako inongo zerrendatan ageri. Hilketaren aurreko astean, Euskadiko Alderdi Sozialistako arduradunek bilera bat izana zuten alderdiko zinegotziekin, eta babes ofiziala eraman behar zutela esan zieten bertan.

Prentsa