Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Castilla y León
Adina: 28
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Polizia Nazionala
Atentatuaren data: 17/11/2000
Atentatuaren lekua: Madrid
Errudunak: Marcos Martín Ponce e Israel Torralba
Arma: Pistola
Hiltzailea: GRAPO

Deskribapena

2000ko azaroaren 17an, Francisco Sanz Morales polizia nazionala Alondra kalean zegoen. Bat-batean, GRAPO taldeko bi terrorista agertu eta atzetik tiro egin zioten. Atentatua erantzun moduko bat izan zen Poliziak erakundearen zuzendaritza atxilotu egin bait zuen egun batzuk lehenago.

‘Hil egin dute, hil egin dute’, oihukatzen zuen agentearen amak albistea jaso zuenean. Francisco Sanz Moralesek 28 urte zituen eta aurreko urtean ezkondu zen. Azaroaren 18an hilobiratu zuten La Cistérniga herriko San Ildefonso parrokian, Gaztela eta Leonen.

Argazkiak