Deskribapena
Deskribapena
1985ko maiatzaren 30ko 21.30etan, gutxi gora-behera, 14 urte zituen Alfredo Aguirre Belascoáin Javier kaleko 14. zenbakira zihoan. Iruñeko Alde Zaharreko etxe bat zen eta han gurasoak zeuden bizilagun batekin. Atarian zegoenean txirrinari deika, ustez haurdun zegoen emakume batek zabor poltsa bat utzi zuen han. Handik gutxira, Polizia Nazionaleko lau kideko patruila bat ailegatu zen. 21.30ak aldera ohartarazi bait zieten bi toxikomanoen arteko borroka bat zegoela. Ustez, gizon bat emakume bat laban batekin erasotzen ari zen Javier kaleko 14. zenbakian. Tranpa bat zen. Francisco Miguel Sánchez polizia atarira hurbildu zenean, Mercedés Galdós terrorista (ustez haurdun zegoen emakumea) bere kide bati, José Ramón Artolari hain zuzen, keinu bat egin eta lehergailua aktibatu zuten. Alfredo Aguirreren gorputza zenbait metro erauzi zituen bonbak. Gurasoak berehala ailegatu ziren eta semea aurkitu zuten. Ospitalerako bidean hil zen. Francisco Miguel Sánchez agenteari leherketak zenbait gorputz-atal ebaki zizkion. 23.00ak aldera hil zen Nafarroako ospitalean.
Argazkiak




Prentsa
