Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Madrid
Adina: 38
Seme-alabak: 2
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Auzitegian kontu-ikuskaria
Atentatuaren data: 11/03/2004
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Bestelako lehergailuak
Hiltzailea: Terrorismo Islamista

Deskribapena

Francisco Javier Mancebok 38 urte zituen eta egunero, bere semearekin, Jaimerekin, El Pozotik Atochara joaten zen. Lau urteko haurra ikastetxera eramaten zuen eta ondoren Herri Kontuen Auzitegira joaten zen lanera. Oso lotuta zeuden. Biek saskibaloia maite zuten eta Estudiantes taldeko bazkideak ziren. Franciscok gaztetan talde horretan jokatu zuen eta Estudiantesek omenaldi bat eskaini zion. Haurra, zorionez, bizirik irten zen leherketatik.

2004ko martxoak 11 osteguna zen. Egun hartan, Madrilen, Al-Qaeda taldeko terroristek 13 lehergailu ipini zituzten Renfe konpainiaren Aldiriak zerbitzua eskaintzen zuten lau trenetan. 7.37tik 7.39ra bitartean, aukeratutako trenak Atocha, El Pozo del Tío Raimundo eta Santa Eugenia geltokietan eta Téllez kalean zeuden. Tarte horretan 13 lehergailuetatik 10-k eztanda egin zuten eta, guztira, 191 pertsona erail zituzten. Gutxi gora-behera beste 1.500 pertsona ere zaurituak suertatu ziren. Espainiako historiako atentaturik latzena izan zen. Egun batzuk geroago, 2004ko apirilak 3an, Poliziako GEO taldeko kideei Leganés udalerriko etxe batera sartzea agindu zieten atentatuaren arduradunak han ezkutatzen omen bait ziren. Terroristek bere buruaz beste egin zuten 20 kiloko lehergailuak eztandaraziz. Hedatze-uhinak GEO baten heriotza eragin zuen eta bera da M-11ko zerrenda luzea ixten duen 192. biktima.

Argazkiak

Audioa

Prentsa