Gallery

Deskribapena

Adina: 27
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Polizia Nazionaleko agentea
Atentatuaren data: 13/12/1991
Atentatuaren lekua: Barcelona
Errudunak: José Luis Urrusolo Sistiaga y Juan Jesús Narváez Goñi
Arma: Arma blanca
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

1991ko abenduaren 13an, José Ángel Garrido Martínez eta Francisco Javier Delgado González-Navarro poliziak autoirrati denda bat ikuskatzen ari ziren. Bartzelonako Caballero kalean zegoen eta jabearekin hizketan ari ziren. Bat-batean, José Luis Urrusolo Sistiaga eta Juan Jesús Narváez Goñi ETAko terroristak hurbildu zitzaizkien eta agenteak hil arte tirokatu zituzten.

Francisco Javier Delgado Polizia Judizialeko brigadako kide batekin ezkonduta zegoen. Bartzelona bere lehen destinoa izan zen. Hil zuten kalean bertan bizi ziren.

Dendaren jabeak ‘El País’ egunkariari esan zion agenteak bost minutu inguru zeramatzatela tirokatu zituztenean. Momentu batean, tabakoa hartzera joan zen tailerraren hondoan zeukan mahai batean utzi bait zuen jaka. Han zeukan ispilu batetik ikusi zuen nola ETAko bi kideak sartu eta armak atera zituzten.

Prentsa