Deskribapena
Jaioterria: Euskadi
Adina: 41
Seme-alabak: 2Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Guardia Zibileko agente ohia, Iberdueroko langilea eta UGTko kidea
Atentatuaren data: 31/01/1991
Atentatuaren lekua: Bilbo
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA
Deskribapena
Francisco Díaz de Cerio Gómez etxetik irteten ari zen, Bilboko Otxarkoaga auzoan, lanera joateko, ETAko terrorista batek berbertatik sei tiro jo eta bertan hilik utzi zuenean. Pistolariak taxi lapurtu batean egin zuen ihes; ibilgailuaren jabea maletategian bertan zihoan itxita, tiro egingo zioten mehatxuarekin bahitu baitzuten.
Biktima, Francisco Díaz de Cerio, Guardia Zibileko kide izana zen 1974tik 1980 arte; orduan bere borondatez utzi zuen erakunde armatua, eta Lemoizko zentral nuklearrean hasi zen lanean. Geroago Iberduero enpresan sartu zen, eta etxe partikularretako kontagailuak irakurtzea zuen eginkizun. Hil zutenean UGT sindikatuko kide aktiboa zen.
Prentsa



