Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Madrid
Adina: 22
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Armadako kapitaina
Atentatuaren data: 06/02/1992
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Coche bomba
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

1992ko otsailaren 6an, 8.30ak aldera, Kapitaintza Nagusira zihoan ibilgailu militar bat. Francisco Carrillo García soldadua gidaria zen eta berarekin Juan Antonio Núnez Sánchez, Ramón Carlos Navia Refojo eta Emilio Domingo Tejedor kapitainak zihoazen, baita Antonio Ricote Castillo Correos y Telégrafos enpresako langilea ere. Cruz Verde plazara sartu zirenean –helmugatik 300 bat metrotara zegoen leku hura- ETAk urrunetik bonba-auto bat lehertarazi zuen. Bostak berehala hil ziren.

Francisco Carrillo García gidariak 22 urte zituen soilik. Ez zeukan emazterik eta Optika ikasketak amaitu berri zituen. Quintana Lacaci eskualde militarraren Kuartel Nagusiaren automobil-parkean egiten ari zen zerbitzu militarra.

Argazkiak