Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Andalucía
Adina: 47
Seme-alabak: 5
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Artilleria tenientea
Atentatuaren data: 17/10/1991
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Lapa-bonba
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

1991ko urriaren 17ko 9.00ak aldera, artilleria tenientea zen Francisco Carballar Muñoz kotxez irten zen etxetik lanera joateko. Fuencarral auzoko Artilleria akademian lan egiten zuen. Duquesa de Parcent kalean aparkatuta zeukan autoa. Martxan jarri eta berehala, terroristek azpietan ezkutatutako lehergailuak eztanda egin zuen. Berehala hil zen. Zorionez, egun hartan bere alaba Alicia, 16 urtekoa, eta bere semea Juanchi, 17koa, ez ziren kotxera igo. Guztira, bost seme-alaba zituen. Nagusiak, Vicentek, leherketa entzun zuen eta korrika jaitsi zen kalera ‘Aita, aita’ oihukatuz. Ailegatu zenean, autoa suntsituta aurkitu zuen eta biktimaren gorpuari besarkada bat eman zion.
Tenientearen aurkako erasoa Espainiako hiriburuan egun hartan suertatu ziren beste gertakarien artean lehena izan zen.

Handik ordu batera, Camarena kalean, beste auto baten azpietan ezkutatutako lehergailu batek eztanda egin zuen ere. Autoan María Jesús González Gutiérrez ete bere alaba, Irene Villa, zihoazen. Amari hanka baten eta beso baten zati bat ebaki behar izan zizkioten eta alabak, berriz, bi hankak galdu zituen, baita esku bateko zenbait atzamar ere. 11.20ak aldera, azkenik, hirugarren bonba batek eztanda egin zuen. Rafael Villalobos Villa komandantearen autoaren azpietan ipini zuten. Honi ere bi hankak ebaki behar izan zizkioten.