Deskribapena
Jaioterria: Andalucía
Adina: 36
Seme-alabak: 0Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Polizia Nazionaleko lehen kaboa
Atentatuaren data: 17/03/1979
Atentatuaren lekua: Barcelona
Arma: Pistola
Hiltzailea: GRAPO
Deskribapena
1979ko martxoaren 17ko goizean, 11.30ak aldera, GRAPO taldeko hiru terroristek Bartzelonako Hispano Americano bankuan lapurreta bat burutu zuten. Armekin, bankuaren bulegoan sartu ziren. Kanpoan, beste hiru terrorista zain zituzten. Castillejos kalean zegoen bankua. Sartu zirenean, sei bezero eta bost langile mehatxatu eta lurrera bota zituzten. Plastikozko poltsa batean 500.000 pezeta sartu zituzten.
Lapurretaren berri izan zutenean, Poliziako zuzendaritza nagusitik patruila bat bidali zuten. Kanpoan zain zeuden terroristek Fernando Ramírez Sánchez agenteari tiro egin zioten eta berehala hil zen. Tiroak entzuterakoan, barruan zeudenek korrika ihes egin zuten eta lapurtutako dirua barruan utzi zuten.
Prentsa

