Deskribapena
Adina: 83
Seme-alabak: 1Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Inoxidables Navi enpresaren jabea
Atentatuaren data: 08/11/1984
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Pistola
Hiltzailea: GRAPO
Deskribapena
1984ko azaroaren 8an, Félix de la Piedad Díaz, 83 urtekoa, Inoxidables Navira enpresara ailegatu zen goizeko bederatzi t’erdiak aldera. Bere enpresa zen eta Vallecas auzoan zegoen.
Eskailera-buru batean zegoen GRAPOko terrorista bat agertu zenean. Buruan tiro egin zion.
Enpresako langileek biktimaren gorputza lurrean aurkitu zuten odolez beteta. Eskaileretatik erori egin zela uste zuten eta bere suhiari deitu zioten, enpresako zuzendari nagusia.
Ospitalera eraman zuten baina hara ailegatu baino lehen hil zen. Medikuak izan ziren heriotzaren arrazoia balazo bat izan zela. Bien bitartean, langileek bala-zorro bat aurkitu zuten eta biktimaren familiak epaitegira eraman zuen.