Deskribapena
Deskribapena
Fausto Escrigas Estrada almiranteordea lanera zihoan kotxe ofizialean 1985ko uztailaren 29ko goizean. ETAko Madril taldeko hiru kideek autoari bidea moztu zioten Comandate Zorita eta Dulcinea kaleen arteko bidegurutzean. Haietako bat autoa metrailatu eta militarra erail zuen. Francisco Marañón García txoferra larriki zauritu zuen ere. 2007an hil zen. “Ez nintzen ezertaz ohartu. Almirantearekin hitz egiten ari nintzen. Metraileta bat izan zen ‘ta ta ta ta’ entzuten nuelako. Urte bat egon nintzen ‘ta ta ta ta’ hori entzuten”, adierazi zuen gidariak handik urte batzuetara. “Hiru hilabete igaro eta gero zer gertatu zen jakin nuen. Medikuak itsua eta leloa geratuko nintzela esaten zidan eta nik esaten nuen: ‘Hobe erail banindute’. Urteak eman nituen negarrez. Asko negar egin nuen”.