Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Estados Unidos
Adina: 45
Seme-alabak: 2
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Johnson & Johnson enpresako eskualde-zuzendaria
Atentatuaren data: 09/09/1985
Atentatuaren lekua: Madrid
Errudunak: José Ignacio de Juana Chaos, Juan Manuel Soares Gamboa, Belén González Peñalva, Inés del Río Prada, Esteban Esteban Nieto
Arma: Coche bomba
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Irailaren 9ko 7.20ak aldera, Guardia Zibileko agenteak zeraman autobus bat SESBko enbaxadara zihoan, Carbonero y Sol kalera. alegia. República Argentina plaza zeharkatzen ari zen baina semaforoaren argi laranja piztu zen. Gelditu beharrean, gidariak abiadura bizkortu zuen gaizki aparkatuta zegoen auto bat aurreratzeko asmoz. Semaforoa gainditu eta berehala kotxeak eztanda egin zuen. Leherketak 16 agente zauritu zituen eta handik hurbil zeuden bi oinezko ere. Haietako bat Eugene Kenneth Brown estatubatuarra zen. Leherketa suertatu zenean kirola egiten ari zen inguru hartan. Handik bi egunetara hil zen ospitalean, 1985ko irailaren 11an.
Pennsylvanian jaio zen baina New Jerseyn bizi zen. Madrilera joan zen bere enpresak (Johnson & Johnson) hala eskatuta. Egun hartan Estatu Batuetara itzuli behar zuen. Pensylvanian hilobiratu zuten juduen errituaren arabera.

Prentsa