Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Madrid
Adina: 50
Seme-alabak: 0
Atentatuaren data: 01/07/1985
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Otros explosivos
Hiltzailea: Terrorismo Islamista

Deskribapena

1985ko uztailaren 1a zen. Eguerdian, egunero legez, Gran Vía bete beterik zegoen. 68. zenbakian, García Molinas kalearen sarreran, British Airways konpainiaren bulegoak zeuden. Goiko solairuan, era berean, Trans World Airlines zegoen, Estatu Batuetako beste konpainia bat. Bat-batean, leherketa indartsu bat egon zen. Hedatze-uhinak Esther Grijalba bete-betean jo zuen. Berarentzat eta ahizparentzat (Leonor Grijalba) bi txartel jaso behar zituen British Airwayseko bulegoetan. Berehala hil zen. Ahizpa, Plaza Hotelean lan egiten zuena, larriki zaurituta atera zen. Handik bost minututara, terroristek Espainia Plazan zeuden Jordaniako hegazkin konpainiako bulegoak metrailatu zituzten. Granada bat utzi zuten eraikinaren barruan baina Poliziak leherketa kontrolatu ahal izan zuen. Dena dela, guztira 26 pertsona zauritu zuen atentatuak.