Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Madrid
Adina: 39
Seme-alabak: 2
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Teléfonicako injinerua
Atentatuaren data: 11/03/2004
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Bestelako lehergailuak
Hiltzailea: Terrorismo Islamista

Deskribapena

Beatrizek 9 urte zituen eta bere ahizpak, Adrianak, 4. Eskuz, liburuxka bat egin zuten euren aitari, Esteban Martín de Benitori, oparitzeko, Aitaren Eguna hurbil bait zegoen. Hurrengo hilabeteetan, alaba nagusiak Jaunartzea egingo zuen. Gainera, apirilaren 30an bere urtebetetzea zen. 40 urte beteko zituen, bere emaztearen (Nieves) adina berbera. Chachek (hala ezagutzen zuten) ezin izan zuen ospakizun haietan egon. Martxoaren 11ko goiz hartan korrika iritsi zen Santa Eugeniako geltokira. Gutxigatik trena hartu zuen lanera joateko, Nuevos Ministerios inguruan. Atochako geltokian suertatu ziren leherketetan hil zen.

2004ko martxoak 11 osteguna zen. Egun hartan, Madrilen, Al-Qaeda taldeko terroristek 13 lehergailu ipini zituzten Renfe konpainiaren Aldiriak zerbitzua eskaintzen zuten lau trenetan. 7.37tik 7.39ra bitartean, aukeratutako trenak Atocha, El Pozo del Tío Raimundo eta Santa Eugenia geltokietan eta Téllez kalean zeuden. Tarte horretan 13 lehergailuetatik 10-k eztanda egin zuten eta, guztira, 191 pertsona erail zituzten. Gutxi gora-behera beste 1.500 pertsona ere zaurituak suertatu ziren. Espainiako historiako atentaturik latzena izan zen. Egun batzuk geroago, 2004ko apirilak 3an, Poliziako GEO taldeko kideei Leganés udalerriko etxe batera sartzea agindu zieten atentatuaren arduradunak han ezkutatzen omen bait ziren. Terroristek bere buruaz beste egin zuten 20 kiloko lehergailuak eztandaraziz. Hedatze-uhinak GEO baten heriotza eragin zuen eta bera da M-11ko zerrenda luzea ixten duen 192. biktima.

Argazkiak

Audio

Prentsa