Deskribapena
Deskribapena
Enrique Moreno Arguilea autobus batetik jaitsi, eta terroristak zain zituen lekutik igaro zenean, haietako batek garondoan egin zion tiro, oso hurbildik.
ETAk nahastu egin zuen jubilatua Polizia Nazionaleko agente batekin; izan ere, ordurako hiru aldiz saiatuak ziren agentea hiltzen, baina hiruretan zerbaitek huts egin zuen, batzuetan taberna jendez beteta zegoelako eta beste batzuetan biktima ez zelako espero zen orduan joan tabernara.
Biktimaren arreba batek, Mariak, kontatu zuen Francok heriotza-zigorra ezarri ziola Enrique Morenori, gerra zibilean zehar Errepublikaren armadara igarotzen saiatzeagatik, baina zigor hori kommutatu egin ziotela, San Jose Eskoletako mojen esku hartzeari esker. Euskal Komunistak-PCPE alderdiko afiliatua zen, eta Amarako erretiratuen elkarteko batzordekidea zen.
Prentsa




