Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Andalucía
Adina: 30
Seme-alabak: 1
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Guardia Zibileko TEDAX taldean kabo lehena
Atentatuaren data: 19/03/1992
Atentatuaren lekua: Lliçà d'Amunt
Arma: Coche bomba
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

1992ko martxoaren 18ko 22.00ak aldera, Guardia Zibilak Mongaten, Bartzelonan, zeuakan kasernak eta RACCek ETAren izenean telefono-dei bat jaso zuten. Identifikatu ez ziren terroristen arabera, Llissà de Munt eta Granollers herriak lotzen dituen errepidean bonba-auto bat zegoen.

Gainera, lehergailuz betetako autoaren jabea beste kotxe batean giltzaperatuta zegoela azaldu zuten. Llissà de Munt herriko Jacint Verdaguer kalean aparkatuta zegoen Fiat Uno batean zeukaten, alegia.

Guardia Zibileko lehergailu-teknikariek Fiat Uno delakoa bilatzera joan ziren. Handik hurbil zeudenean, terroristek lehergailu bat aktibatu zuten eta hedatze-uhinak Enrique Martínez Hernándezi bete-betean eragin zion. Handik bi ordutara hil zen Granollerseko ospitalean.

Prentsa