Gallery

Deskribapena

Jaioterria: La Rioja
Adina: 54
Seme-alabak: 2
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Telefónicako ordezkaria Donostian
Atentatuaren data: 26/03/1982
Atentatuaren lekua: Donostia
Errudunak: Antonio Angulo Sagarzazu, Francisco Javier Taberna Arruti, Juan Antonio Zurutuza Sarasola y Ramón Agra Alonso
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA-CCAA

Deskribapena

Enrique Cuesta Jiménezen kontrako atentatua bi pertsonak egin zuten, Aurrezki Kutxa Probintzialaren kantoiaren ondoan baitzeuden zain, Donostiako Amara auzoko Antso Jakitunaren etorbidean. Enrique Cuesta egunero arratsaldeko hiruretan irteten zen Telefónicak Familia Santuaren kalean zeukan ordezkaritzatik, gertaeren lekutik oso gertu, eta oinez joaten zen etxeraino, aipatu etorbideko sei zenbakian zegoen eta.

Gertatua ikusi zuten lekukoek esan zuten terrorista biak aurrez aurre jarri zitzaizkiela Telefónicaren ordezkariari eta haren eskoltari, eta pistolekin tiro egiten hasi zirela hitzik esan gabe. Lehenik eskoltari egin zioten tiro: bala batek eskuineko hemitoraxean jo zuen Antonio Gómez García polizia, birika zulatu eta okzipitaletik atera zitzaion, garun-masaren parte bat eramanez. Ondoren, berbertatik tiro egindako beste bala batek Enrique Cuestaren bihotza txikitu, eta hura unean bertan hil zuen.

Prentsa