Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Castilla y León
Adina: 52
Seme-alabak: 2
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Armadako tenientea
Atentatuaren data: 05/06/1991
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Bomba lapa
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

1991ko ekainaren 5an Enrique Aguilar Prieto tenientea 8.30ak aldera irten zen etxetik lanera joateko. Cuatro Vientos basean lan egiten zuen eta kotxez joaten zen egunero. Kilometro bat bera ere egin baino lehen, Aluche auzoko General Romero Basart kaleko 115. zenbakian zegoenean, ETAko terroristek bere autoaren azpietan ipinitako lehergailu batek eztanda egin zuen. Bonba aktibatu zen militarrak galgatu zuenean. Atentatuan militarra hil zen eta gainera lau neska gazte zaurituta suertatu ziren. Handik hurbil zegoen geraleku batean autobusaren zain zeuden klasera joateko. Atentatua ikusi zuen guardia batek horrela deskribatu zuen gertatutako: “Bonba atomikoa zirudien”. Enrique Aguilar Prieto tenientea Palencian jaio zen. Bere alaba aurreko urtean hil zitzaion leuzemia baten ondorioz. Beste bi seme zituen eta nagusia normalean berarekin joaten zen kotxean Cuatro Vientosen ikasketa militarrak jasotzen bait zituelako. Zorionez, egun hartan ez zen kotxera igo.