Deskribapena
Jaioterria: Euskadi
Adina: 41
Seme-alabak: 2Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Ostalaritza arloko enpresaria
Atentatuaren data: 22/12/1988
Atentatuaren lekua: Zarautz
Errudunak: Juan Carlos Balerdi Iturralde, Fermín Urdiain Ciriza, Jesús María Ciganda Sarretea
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA
Deskribapena
20:00ak inguruan, Juan Carlos Balerdi etakidea Engraciano González Machoren jabetzako Antxi pubean sartu zen, eta edari bat eskatu zuen. Handik gutxira, kriminalak bi tiro egin zizkion Engracianori buruan, eta bertan hil zuen. Bigarren etakide bat tabernatik kanpo zuen zain, ekintza babestearren, eta hirugarren terrorista bat zen ihes egiteko erabili zuten turismoan.
Kasu honetan, ETAk droga trafikoarekin lotuz justifikatu zuen atentatua. Alabaina Engracianoren alargunak, Ester Bidasorok, ukatu egin zuen senarrak horrelako jarduerekin inolako zerikusirik izatea.
Prentsa



