Deskribapena
Deskribapena
Bederatzi egun lehenago, Emilio García Martínezek, Polizia Nazionaleko tenienteak, aparkaleku berria aurkitu zuen Valentzian, Eduardo Soler y Pérez kalean. Ordutik, agentea goizero joaten zen hara eta autoa hartzen zuen Paternara joateko. 1981tik udalerri horretan lan egiten zuen Valentzian, Madrilen eta Gasteizen egon eta gero.
1983ko apirilaren 19ko 8.35ak aldera, tenientea autora igo zen eta motorra piztu zuenean kilo bat kloratita zuen bonba batek eztanda egin zuen. Lehergailua GRAPO erakundeko kideek (Grupos Revolucionarios Antifascistas Primero de Octubre) ipini zuten ibilgailuaren atzeko eserlekuaren azpian. Poliziaren semeak eztanda entzun, aparkalekura korrika hurbildu eta aita larriki zaurituta aurkitu zuen. Emilio García La Fe ospitalera eraman zuten. ‘El País’ egunkariaren arabera, gerri inguruan zauri larriak zituen, baita hirugarren mailako erredurak bizkarrean eta buruan. Hanka apurtuta zeukan, era berean. Goizeko hamarrak aldera hil zen.
Prentsa





