Deskribapena
Deskribapena
1987ko irailaren 10an, Kataluniako Diadaren bezperan, Terra Lliure erakunde terroristak hiru kilo bolbora zeukan bonbona bat Les Borges Blanques herriko epaile baten mahai gainean ipini zuen. Leherketak, ordea, epaitegien ondoko eraikinaren erorketa eragin zuen. 62 urteko Emila Aldomà Sans azpian harrapatuta geratu zen.
Euskal Herrian bizi zenean (guztira 15 urte) terrorismoaren beldur zen, hurbilekoei esan zienez. 30 urte lehenago, senarrak Bilbora joan behar izan zuen lan arrazoiengatik. Baina senarra auto-istripu batean hil zen eta horren ondorioz bere jaioterrira itzultzeko erabakia hartu zuen.
Emilia Aldomà Sans Terra Lliurrek eraildako biktima bakarra da. Hileta elizkizunean 1.500 pertsona baino gehiago egon ziren. Les Borges Blanquesen 5.000 bat lagun bizi ziren.
Prentsa

