Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Francia
Adina: 25
Seme-alabak: 3
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Txatar-biltzailea
Atentatuaren data: 14/06/1985
Atentatuaren lekua: Ciboure
Arma: Pistola
Hiltzailea: GAL

Deskribapena

1985ko ekainaren 14an, gauean, Émile Weissek eta bere koinatuak, Claude Doer, mus txapelketa baterako izena eman zuten. Txapelketa Ziburuko Trinkete Txiki tabernan ospatzen zen. Émile Weiss frantziarra zen eta hiru seme-alaba zituen. 22.15ak aldera, ezezagun bat ailegatu eta han zeudenen aurka tiro egin zuen. Ihes egin aurretik, esku-granada bat bota zuen ere, baina zorionez ez zuen eztandarik egin. Tiroek Émile Weiss eta Claude Doer hil zituzten. Ijitoak ziren eta Sokoako hondartzatik hurbil zegoen kanpaleku batean bizi ziren, Ipar Euskal Herrian. Inolako harremanik ez zuten politikarekin. GAL erakundeak bere gain hartu zituen hilketak baina akats bat izan zela onartuta. ETA eta ezker abertzaleko kideak taberna horretara sarritan joaten ziren.

Prentsa