Deskribapena
Jaioterria: Asturias
Seme-alabak: 0Atentatuaren data: 26/05/1979
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Bestelako lehergailuak
Hiltzailea: GRAPO
Deskribapena
1979ko maiatzaren 26an, arratsaldeko 18.55ak aldera, California 47 kafetegian eztanda indartsu bat entzun zen. Goya kaleko 47. zenbakian zegoen kafetegi hura. Ia bost kiloko lehergailua ezkutatu zuten beheko solairuko komunetan. Hedatze-uhinak zortzi pertsonen heriotza eragin zuen, gehienak adineko emakumeak. Gainera, beste 50 pertsona inguru zaurituta suertatu ziren. Eztandaren indarraren ondorioz, kafetegia guztiz suntsituta geratu zen.
GRAPOko terroristei egotzi zieten erasoa. Kafetegia Fuerza Nueva ultraeskuineko erakundearen egoitzaren ondoan zegoen. Elisa Díaz Ordóñez Batlly Luarcan jaio zen (Asturias). Maiatzaren 29an hilobiratu zuten bere jaioterrian.
Argazkiak



Audio
Prentsa

