Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Madrid
Adina: 30
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Aldeasa enpresako Administrazio saileko arduraduna
Atentatuaren data: 11/03/2004
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Bestelako lehergailuak
Hiltzailea: Terrorismo Islamista

Deskribapena

Elías González Roquek etxean gauzak egitea maite zuen. Bost urte lehenago ezkondu zen eta emaztearekin oso pozik bizi zen Cosladan. Lagunak gonbidatzen zituen afaltzera astean behin eta gainera telebista handi bat erosi berri zuen, DVD eta guzti, bere gustoko taldearen partiduak ikusteko, Atlético de Madrid taldearenak hain zuzen ere. El Pozoko geltokian suertatu ziren leherketen ondorioz hil zen.

2004ko martxoak 11 osteguna zen. Egun hartan, Madrilen, Al-Qaeda taldeko terroristek 13 lehergailu ipini zituzten Renfe konpainiaren Aldiriak zerbitzua eskaintzen zuten lau trenetan. 7.37tik 7.39ra bitartean, aukeratutako trenak Atocha, El Pozo del Tío Raimundo eta Santa Eugenia geltokietan eta Téllez kalean zeuden. Tarte horretan 13 lehergailuetatik 10-k eztanda egin zuten eta, guztira, 191 pertsona erail zituzten. Gutxi gora-behera beste 1.500 pertsona ere zaurituak suertatu ziren. Espainiako historiako atentaturik latzena izan zen. Egun batzuk geroago, 2004ko apirilak 3an, Poliziako GEO taldeko kideei Leganés udalerriko etxe batera sartzea agindu zieten atentatuaren arduradunak han ezkutatzen omen bait ziren. Terroristek bere buruaz beste egin zuten 20 kiloko lehergailuak eztandaraziz. Hedatze-uhinak GEO baten heriotza eragin zuen eta bera da M-11ko zerrenda luzea ixten duen 192. biktima.

Argazkiak

Audio

Prentsa