Deskribapena
Jaioterria: Euskadi
Adina: 56
Seme-alabak: 2Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Taxi-gidaria
Atentatuaren data: 25/11/1978
Atentatuaren lekua: Amorebieta-Echano
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA
Deskribapena
ETA talde terroristak Elias Elexpe taxilaria hil zuen Zornotzan, familiaren Zubieta Barri baserrian. Biktima irratian albisteak entzuten ari zela, norbaitek atea jo zuen; Eliasek ireki, eta ezezagun batek bi tiro jo zizkion. Une hartan bertan hil zen Elias.
Alaba gazteenak, Edurne, baserriko bigarren solairura igo berria, bertan gelditu zen auto baten motorra entzun zuen, eta segundo gutxira bi detonazio. Hasieran postaria zela pentsatu zuen, baina bi tiro aditu zirelarik behera jaitsi eta aita aurkitu zuen, hilik.
Prentsa



