Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Madrid
Adina: 23
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Ikaslea
Atentatuaren data: 12/04/1985
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Otros explosivos
Hiltzailea: Terrorismo Islamista

Deskribapena

1985ko apirilak 12an, 22.30etan gutxi gora-behera, Torrejón de Ardozeko AEBko base militarretik hurbil zegoen El Descanso jatetxea jendez gainezka zegoen. Ostiral hartan, 300 pertsona inguru jaten, edaten eta abesten ari ziren. Haietako asko estatubatuarrak ziren. Han zegoen gizon gazte bat komunera joan zen eta handik ateratzean kirol-poltsa bat barra gainean utzi eta tabernatik irten zen. Handik lasterrera leherketa izugarria egon zen. Poltsaren barruan 5 kilo lehergailu zeukan bonba bat zegoen eta haren eztandak eraikina eraitsi zuen. Goiko bi solairuak sotoaren gainean erori ziren, biktima gehienak zeuden lekua, alegia. Asko eta asko hil ziren obra-hondakinen eraginez. Guztira 18 pertsona hil ziren eta 84 gehiago larriki zaurituta suertatu ziren. Hurrengo egunetan yihadistek atentatuaren egiletza bere gain hartu zuten. Poliziak, ordea, WAAD (‘Agintza’) taldearen aldarrikapena gehiago sinetsi zuen. WAAD Palestinaren askapenerako Fronte Popularrarekin lotuta zegoen. Dena den, ikerketa 1987an amaitutzat jo zuten benetako autoretza ezin izan zelako egiaztatu.

2005ean, kasua preskribatzeko zorian zegoenean, ikerketa berriro ireki zuten lekuko batek Mustafá Setmarian Nasar (Al Suri) atentatuaren arduraruntzat identifikatu zuenean. 2004ko martxoak 11ko erasoekin ere lotuta zegoen.

Elena Palomares Traba bere senargaiarekin, Fernando Zahonerorekin, afaltzen ari zen El Descanso jatetxean. Biak zendu ziren. “Noiz amaituko dute behingoz terrorismoarekin? Ilusioz betetako bi gazteekin akabatu dute”, adierazi zuen Elenaren aitak. Elena bere herrian hilobiratu zuten, Madriletik hurbil zegoen Velilla de San Antonion.

Argazkiak

Prentsa