Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Euskadi
Adina: 30
Seme-alabak: 2
Egoera zibila: Ezkonduta
Atentatuaren data: 06/04/1990
Atentatuaren lekua: Donostia
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Elena María Moreno Jiménez eta senar zuen Miguel Paredes García tiroz hil zituzten Donostiako Alde Zaharreko San Lorentzo kaleko Txiki tabernan afaldu ondoren kanpora irteten ari zirenean. Pertsona bat hurbildu zitzaien senar-emazteei, eta zenbait tiro egin zizkien, berbertatik, gizonezkoari lehenik, emakumezkoari ondoren.

ETAk, justifikazio gisa, toxikomano izatea leporatu zien biktimei. Alabaina, Paredesi eta Morenori analisi toxikologikoa egin zieten hil eta gero, eta horrek baieztatu zuen ez zutela inolako droga aztarnarik ez kontsumoagatiko markarik. Gregorio Ordóñez, ETAk 1995ean hil zuena, izan zen Paredes eta Morenoren hiletara joan zen politikari bakarra.

Tiroek Pasaiako Itsas Komandantzian soldadutza egiten ari zen 18 urteko Javier Marcos Espiga ere zauritu zuten, eta ebakuntza egin behar izan zioten.

Prentsa