Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Euskadi
Adina: 49
Seme-alabak: 2
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Polizia Nazionaleko inspektorea (Informazio Brigada)
Atentatuaren data: 19/06/2009
Atentatuaren lekua: Bilbo
Arma: Lapa-bonba
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Eduardo Antonio Puelles García lanera zihoanean hil zuten. 09:05 zirenean autoan sartu zen, lanera joateko. Metro batzuk egin orduko, ibilgailuaren azpian itsatsitako lapa-lehergailu baten mekanismoa martxan jarri zen.

Biktima sutan erre zen, are gehiago, lekuko batek esan zuen inspektoreak astia izan zuela laguntza eskatzeko, baina inork ezin izan ziola lagundu, leherketaren ondotik sortu zen suaren garren handia zela eta.

Puellesek oso zerbitzu-orri garrantzitsua zeukan, terrorista askoren atxiloketan baitzen parte hartua. Josu Puelles anaiak esan zuen bezala, “heroia zen, ez biktima”. Inspektorearen hilketa izan zen Patxi López lehendakari sozialistak 2009an kargua hartu zuenetik ETAk egindako lehena. Bilboko kaleak zeharkatu zituen manifestazioaren ondoren, Lópezek diskurtso bat irakurri zuen, berak idatzitako euskarazko olerki batekin; honela zioen:

Heldu da berriz egun iluna / Entzun dugu bonbaren zarata / Euskaldun hiltzaileak hil digu hiritarra / Eduardo Antonio Puelles hil dute guztiok makurtu nahian / Zein garesti egiten zaigun askatasunaren bidea! / Baina ez dute irabaziko / Ez dakite ez garela berdinak. Guk hiltzailerik ez dugula onartzen / Eurak baino hobeak garela / Hor datza gure indarra / Eta euren ahulezia / Negar gazia daukagu aurpegian / Minak apurtzen digu bihotza / Baina askatasunaren eskuek biltzen gaituzte / Guztion indarrak batzeko / Ahotsak elkartzeko / Guztiok batera “ETA ez” esateko (Efe, 2009/06/20).

Prentsa