Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Sevilla
Adina: 27
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Presoa, igeltsero ohia
Atentatuaren data: 28/06/1991
Atentatuaren lekua: Sevilla
Arma: Carta bomba
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

1991ko ekainaren 28an, goizean, Sevilla 1 presondegira susmagarria zirudien pakete bat iritsi zen. Valladolidetik zetorren eta zuzendariari zuzenduta zegoen. Paketea jaso zuen Guardia Zibileko agenteak X izpien azterketa bat eskatu zion espetxeko mezularitza zerbitzuari, funtzionario eta presoek osatutakoa. Makinak ez zuen edukia argitu, eta Poliziaren lehergailu-teknikarien laguntza eskatu zuten.

11.20ak ziren eta, ondoko gelan, presoen senide eta lagunak bisitaren orduaren zain zeuden. Bat-batean, paketearen barruan ezkutatuta zegoen lehergailuak eztanda egin eta gela suntsitu zuen. Leherketaren ondorioz, Donato Calzado García, Manuel Pérez Ortega, Jesús Sánchez Lozano eta Raimundo Pérez Crespo hil ziren. Beste 30 pertsona zaurituta atera ziren, haien artean haurrak. ETAk bere gain hartu zuen atentatua. Sevilla 1 espetxean ETAko hiru preso zeuden eta egun horretan Sevillako Auzitegian ETAko kide baten aurkako epaiketa bat ospatu behar zen.

Donato Calzado García igeltseroa zen eta 1990tik kartxelan zegoen. Hilketaren momentuan, hirugarren graduan zegoen eta mezularitza zerbitzuan lan egiten zuen. Aske ateratzeko oso gutxi geratzen zitzaion eta bere ezkontza prestatzen ari zen.

Prentsa