Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Madrid
Adina: 27
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Guardia Zibileko agentea
Atentatuaren data: 30/07/2009
Atentatuaren lekua: Calvià
Arma: Coche bomba
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

2009ko uztailaren 30an, arratsaldean, Guardia Zibileko agenteak ziren Carlos Enrique Sáenz de Tejada eta Diego Salvá Lezaun Palmanovako (Calviá, Balear Uharteak) kasernan aparkatuta zegoen Nissan Patrol bat hartzera joan ziren. Autoa tailerrera eraman behar zuten. 14.00ak aldera eta kalez jantzitza, autora igo ziren. Motorra abiarazi baino lehen, ibilgailuan atxikita zegoen lehergailu batek eztanda egin zuen. Nissan Patrola suntsituta geratu zen eta agenteak berehala hil ziren.

Diego Salvá Lezaunek 27 urte zituen eta praktikak egiten ari zen Guardia Zibilean. Motorrarekin istripu larria izan zuen eta 23 egunez koman egon ondoren, uztailaren 31an lanera bueltatu behar zuen. Hala ere, aurreko egunera aurreratu zuen itzulera. Lehenengo egunean, haren tutorea zen Carlos Sáenz de Tejadari lagundu behar zion auto bat tailerrera eramaten.

Prentsa