Deskribapena
Deskribapena
David Vilelak 23 urte zituen eta egunero trena Alcalá de Henaresen hartzen zuen (han bizi zen gurasoekin eta arrebarekin) Recoletos pasealekuko geltokiraino. Handik Liburutegi Nazionalera zihoan lanera. Bi urte zeramatzan erakunde horretan lan egiten. Bibliotekonomia eta Dokumentazioa ikasi zuen Alcaláko Unibertsitatean. Yebran, Guadalajaran, jaio zen eta han hilobiratu zuten.
2004ko martxoak 11 osteguna zen. Egun hartan, Madrilen, Al-Qaeda taldeko terroristek 13 lehergailu ipini zituzten Renfe konpainiaren Aldiriak zerbitzua eskaintzen zuten lau trenetan. 7.37tik 7.39ra bitartean, aukeratutako trenak Atocha, El Pozo del Tío Raimundo eta Santa Eugenia geltokietan eta Téllez kalean zeuden. Tarte horretan 13 lehergailuetatik 10-k eztanda egin zuten eta, guztira, 191 pertsona erail zituzten. Gutxi gora-behera beste 1.500 pertsona ere zaurituak suertatu ziren. Espainiako historiako atentaturik latzena izan zen. Egun batzuk geroago, 2004ko apirilak 3an, Poliziako GEO taldeko kideei Leganés udalerriko etxe batera sartzea agindu zieten atentatuaren arduradunak han ezkutatzen omen bait ziren. Terroristek bere buruaz beste egin zuten 20 kiloko lehergailuak eztandaraziz. Hedatze-uhinak GEO baten heriotza eragin zuen eta bera da M-11ko zerrenda luzea ixten duen 192. biktima.
Argazkiak




Audioa
Prentsa



