Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Navarra
Adina: 57
Seme-alabak: 6
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Etxeko andrea
Atentatuaren data: 25/10/1986
Atentatuaren lekua: Donostia
Errudunak: José Antonio López Ruiz y José Miguel Latasa Guetaria
Arma: Bestelako lehergailuak
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Eusko Legebiltzarrerako 1986ko hauteskundeetarako bost egun falta zirela, ETAk Gipuzkoako gobernadore militarra, Rafael Garrido Gil, hil zuen. Harekin batera ziren emaztea, Daniela Velasco Domínguez de Bidaurreta, seme bat, Daniel Garrido Velasco, eta soldadu gidari bat, Norberto Jesús Cebrer Lozano.

Bulebarraren eta Legazpi kalearen arteko elkargunean, semaforoa gorri zegoela, zilindrada handiko motor batean segika zihoazkion bi etakide auto ofizialaren parean jarri, eta haietako batek lehergailu bat itsatsi zuen ibilgailuaren sabaiaren gainean. Lehergailua segundo gutxira lehertu zen, eta gobernadorea, emaztea eta semea hantxe bertan hil ziren.

Gidariak shock traumatikoa, kontusioak, objektu zorrotzek eragindako zauriak eta bigarren mailako erredurak izan zituen. Inguruan paseoan zebilen herritar portugaldar batek, 27 urteko Maria Jose Teixeirak, hainbat zauri izan zituen hedatze-uhinaren ondorioz, eta 17 egun geroago hil zen.

Daniela Velascok Donostiako institutu batean egiten zuen lan, Silverio Velasco anaiak bezalaxe. Anaia, atentatutik egun batzuetara, institutura itzuli zenean eskolak ematera, barreak eta burlak ikusi zituen ikasleen artean, Jarraiko militante ziren batzuen artean bereziki.

Prentsa