Deskribapena
Deskribapena
Daniel Villar Enciso agenteak autoa martxan jarri zuen, lanera joateko. Une horretan lehertu zen ibilgailuaren azpialdean itsatsitako lapa-bonba. Lekukoek adierazi zutenez, Danielek, zauri izugarri larriak zituela eta sugarren artean jada, laguntza eskatu zuen besoak mugituz. Hiru gaztek burdin pilatik atera eta lurrean jarri zuten, anbulantzia iritsi zain. Polizia Gurutzetako Ospitalera eraman zuten, eta bizirik sartu zuten bertan. Alabaina, larrialdi zerbitzuek hura suspertzeko egin ahaleginak alferrik izan ziren, barne lesio larriak eta erredurak zeuzkan eta.
Daniel Villar hil zuen lehergailua haurtzaindegi baten parean zegoen eta, beraz, atentatua bereziki gordina izan zitekeen.
Daniel Villarren hilketaren ondoren gertatutako manifestazio jendetsuek, Miguel Ángel Blancoren kasuan gertatua zen moduan, erakutsi zuten gizartea, azkenean, erreakzionatzen ari zela terrorismoaren aurrean.
Prentsa


