Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Madrid
Adina: 34
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Gizarte-zerbitzuetako langilea
Atentatuaren data: 11/03/2004
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Otros explosivos
Hiltzailea: Terrorismo Islamista

Deskribapena

Cristina Romerok hiru hilabete zeramatzan adinekoen etxeetan laguntza eskaintzen zuen enpresa batean lan egiten. Asko gustatzen zitzaion bere jarduna. Useran lan egiten zuen. Egunero hara joaten zen Vallecas auzotik. 34 urte zituen eta etxe berria erosi nahi zuen senargaiarekin biziteko. Ezkondu nahi zuten. El Pozoko geltokian hil zen.

2004ko martxoak 11 osteguna zen. Egun hartan, Madrilen, Al-Qaeda taldeko terroristek 13 lehergailu ipini zituzten Renfe konpainiaren Aldiriak zerbitzua eskaintzen zuten lau trenetan. 7.37tik 7.39ra bitartean, aukeratutako trenak Atocha, El Pozo del Tío Raimundo eta Santa Eugenia geltokietan eta Téllez kalean zeuden. Tarte horretan 13 lehergailuetatik 10-k eztanda egin zuten eta, guztira, 191 pertsona erail zituzten. Gutxi gora-behera beste 1.500 pertsona ere zaurituak suertatu ziren. Espainiako historiako atentaturik latzena izan zen. Egun batzuk geroago, 2004ko apirilak 3an, Poliziako GEO taldeko kideei Leganés udalerriko etxe batera sartzea agindu zieten atentatuaren arduradunak han ezkutatzen omen bait ziren. Terroristek bere buruaz beste egin zuten 20 kiloko lehergailuak eztandaraziz. Hedatze-uhinak GEO baten heriotza eragin zuen eta bera da M-11ko zerrenda luzea ixten duen 192. biktima.

Argazkiak

Audioa

Prentsa