Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Argentina
Adina: 27
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Zerbitzaria eta ingelerako irakaslea
Atentatuaren data: 22/03/1982
Atentatuaren lekua: Portugalete
Errudunak: Enrique Letona Viteri, Ángel Luís Hermosa Urra, Juan Carlos Echeandía Zorroza, Miguel Arrieta Llopis y Sebastián Echániz Alcorta
Arma: Subfusila
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Cristina Mónica Illarramendi bere senargai Agustín Martínezekin eta haren lau lankiderekin Portugaleteko Rancho Chileno jatetxean bazkaltzen ari zela hil zuten. Bazen denbora bat jatetxe berean bazkaltzeko ohitura zutela. Bizkaia komandoko lau terrorista, aurpegia agerian, lokalean sartu, eta zenbait tiro-segida jo zituzten metrailetekin Agustín, haren andregai Cristina eta Polizia Nazionaleko lau agenteak zeuden mahairantz. Agustín eta Cristina hantxe bertan hil ziren, eta beste hiru inspektoreak zaurituta geratu ziren. Geroago, Alfonso Maside Bouzo agentea ere hil egin zen.

Polizietako batek tiro egin zien lurretik etakideei, eta hanka batean zauritu zuen Enrique Letona; horrek, baina, bere lagunekin ihes egitea lortu zuen. Poliziak ehun bat bala-zorro bildu zituen gertaeraren lekuan.

Prentsa