Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Galicia
Adina: 21
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Guardia Zibileko agentea
Atentatuaren data: 13/03/1977
Atentatuaren lekua: Mondragón
Arma: Subfusila
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Arrasateko dantzaleku batetik irten ondoren, Constantino Gómez Barcia Renault 12 batera igo zen, Guardia Zibilaren kuarteleko lankide batzuekin. Guardia Zibilaren kuartelera iritsi baino 200 metro lehenago, ibilgailu bat aurrean geratu zitzaien, berak ere geraraztera behartuz. Une horretan bi terrorista jaitsi ziren ibilgailutik eta, alde bietatik, bi tiro-segida jo zituzten kanoiak ebakitako errepikapen-eskopetekin; Constantino hantxe bertan hil zen.

Ibilgailuaren jabea eta andregaia, autoaren aurrealdean zeuden, minik gabe atera ziren, baina atzealdean zihoazenak zaurituak izan ziren. Biktimaz gain, Miguel Santaella eta José Castaño ziren. Inguruko etxeetako bizilagunek zaurituak artatu eta Arrasateko osasun zentrora eraman zituzten.

Prentsa