Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Granada
Adina: 55
Seme-alabak: 2
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Etxekoandrea
Atentatuaren data: 11/08/1989
Atentatuaren lekua: Montillana
Arma: Carta bomba
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

1989ko abuztuaren 11an, eguerdian, Conrada Muñoz Herrerak pakete bat jaso zuen. Montillanan (Granadan) bizi zen eta paketearen hartzailea bere semea zen, Dionisio Bolívar, Kanaria Handiko Las Palmaseko espetxean lan egiten zuen funtzionarioa, alegia. 13.15ak aldera, paketea ireki zuenean, ETAk han ezkutatutako lehergailu batek eztanda egin zuen.

Berehala hil zen leherketaren ondorioz. Funtzionarioaren anaia eta biktimaren iloba etxean zeuden eta zaurituta atera ziren. Aurreko egunean, ETAk antzeko pakete bat bidali zion Murtziako espetxean lan egiten zuen funtzionari bati. Dionisio Bolívar Murtzian lan egin zuen Kanarietara bidali zuten arte.

Conrada Muñoz Herrerak 55 urte eta bi seme zituen. Etxekoandrea zen.

Prentsa