Deskribapena
Jaioterria: Castilla y León
Adina: 50
Seme-alabak: 4Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Guardia Zibileko agentea
Atentatuaren data: 05/01/1979
Atentatuaren lekua: Laudio
Arma: Subfusila
Hiltzailea: ETA
Deskribapena
Ciriaco Sanz García guardia zibila atentatu baten biktima izan zen Laudion, 1979ko Errege bezperan. Artean bere etxeko atarian zegoela lan egiten zuen kuartelera joan behar zuelarik, terrorista batzuek, auto batetik, tiro-segida bat jo zioten metrailetaz, eta larri zauritu zuten. Etakideak ikusi eta bere burua lurrera bota bazuen ere, ezin izan zituen tiroak saihestu. Laguntzera joan zitzaion lehen pertsona bere hiru alabetako bat izan zen, odol putzu handi baten erdian aurkitu baitzuen. Agenteak, Gurutzetako Ospitalerako bidean, konortea galdu, eta larri sartu zuten bertan. Urtarrilaren 9ko arratsaldean hil zen.
Prentsa



