Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Andalucía
Adina: 47
Seme-alabak: 9
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Tenientea
Atentatuaren data: 21/10/1982
Atentatuaren lekua: Bilbo
Errudunak: Juan Carlos Echeandia Zorroza, Manuel Murua Alberdi
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

César Uceda Vera tenienteari bere ibilgailuan zela egin zioten tiro, Bilboko etxetik irten eta Mungiako kuartelera zihoanean. Autoak, kontrola galdurik, metro batzuk egin zituen aurrera, tindategi baten kontra jo zuen arte. Tiroek oso zauri larriak eragin zizkioten, eta tenienteak ia-ia hilabetea egin zuen hil ala biziko borrokan, harik eta azaroaren 17an hil zen arte. Uceda aspaldi samarretik ari zen mehatxuak jasotzen, baina ezkutatu egiten zituen familia ez kezkatzearren.

Prentsa