Gallery

Deskribapena

Adina: 79
Seme-alabak: 1
Egoera zibila: Alarguna
Lanbidea: Etxekoandrea
Atentatuaren data: 17/05/1987
Atentatuaren lekua: Madrid
Errudunak: Henri Parot, Francisco Múgica Garmendia, Santiago Arrospide Sarasola "Santi Potros"
Arma: Coche bomba
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

1987ko matizaren 17ko goizaldean, 5.25ak aldera, Carmen Pascual Carrillo etxera zihoan bere ilobaren zilarrezko ezteiak ospatu eta gero. Autoan zihoan bere alabarekin (María de los Ángeles Ibáñez), bere ilobarekin (Luis María Vilarrasa Bassadone) eta haren emaztearekin (María del Carmen Fernández Fernández). Kotxea General Ibáñez de Íbero kaleko semaforo batean gelditu zutenean, Guardia Zibilaren Zuzendaritza Nagusiaren ondoan, 10 kilo lehergailu zituen bonba-auto batek eztanda egin zuen. Carmen Pascual Carrillok 79 urte zituen eta berehala hil zen hedatze-uhinak bete betean eragin bait zion. Zauriak masa entzefalikoa galtzea eragin zion. Autoan zihoazen besteak larriki zaurituta atera ziren, baita handik hurbil zeuden bi oinezko ere. Atentatuak inguruan zeuden lau ibilgailuetan eta eraikin eta dendetan kalte handiak eragin zituen.