Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Burgos
Adina: 28
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Guardia Zibileko agentea
Atentatuaren data: 30/07/2009
Atentatuaren lekua: Calvià
Arma: Coche bomba
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

2009ko uztailaren 30an, arratsaldean, Guardia Zibileko agenteak ziren Carlos Enrique Sáenz de Tejada eta Diego Salvá Lezaun Palmanovako (Calviá, Balear Uharteak) kasernan aparkatuta zegoen Nissan Patrol bat hartzera joan ziren. Autoa tailerrera eraman behar zuten. 14.00ak aldera eta kalez jantzitza, autora igo ziren. Motorra abiarazi baino lehen, ibilgailuan atxikita zegoen lehergailu batek eztanda egin zuen. Nissan Patrola suntsituta geratu zen eta agenteak berehala hil ziren.

Carlos Enrique Sáenz de Tejada Garcíak 28 urte zituen eta 2008an sartu zen Guardia Zibilera. Aurretik, Lurreko Armadako transmisio unitatean lan egin zuen. Balear Uharteak haren lehen destinoa izan ziren. Hilketaren momentuan, praktikak egiten ari zen Diego Salvá gaztearen tutorea zen.

Prentsa