Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Madrid
Adina: 47
Seme-alabak: 2
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Udaltzaingoa
Atentatuaren data: 10/06/1981
Atentatuaren lekua: Madrid
Errudunak: Ángel Pisonero Alonso, Carlos Pisonero Alonso
Arma: Pistola
Hiltzailea: GRAPO

Deskribapena

1981eko ekainaren 10ean, Madrilgo Fernando el Católico kaleko 56. zenbakiaren parean, zerga bilketako udal bulego batean bi atrakatzaile sartu ziren, harrapakin ona eramateko asmoz. Bulegoko langileak mehatxaturik, 300.000 pezeta inguratu eta ihes egiten saiatu ziren; ordainketa bat egiten ari zen emakume bat zauritu zuten.

Carlos Hernandez Diaz udaltzain madrildarra, 47 urtekoa, haiek gerarazten saiatu zen, baina atrakatzaileek tiro egin eta eragin zizkioten zaurien ondorioz hil zen. Carlos ezkondua zen, bi seme-alabaren aita.

Hiltzaileak Angel eta Carlos Pisonero Alonso anaiak izan ziren, GRAPO talde terroristako kide izanak, nahiz lapurretaren unean talde horretatik kanporatuta zeuden dagoeneko. 1980az geroztik, orduan kanporatu baitzituzten GRAPOtik, lapurretan aritzen ziren, beren onura propiorako. Azaroan 700.000 pezetan eskuratu zituzten Lérida kaleko beste zerga bulego batean, hiriburuan bertan halaber.

Carlos Hernandezek oroimenezko plaka bat du hil zuten lekuan. Madrilen zilarrezko domina jaso zuen, hil ondoren, garai hartan hiriko alkatea zen Tierno Galvanen eskutik, eta Meritu Polizialaren beste zilarrezko domina bat gobernadore zibil Mariano Nicolasen eskutik.

Hiltzaileei dagokienez, berriz, Angel Pisonero lapurretatik sei hilabetera hil zen, ospitalean, atxilotu behar zutenean poliziaren zenbait tiro jaso eta handik lau egunera. 1981eko abendua zen. Carabancheleko hilerrian eman zioten lur, hain zuzen hilabete batzuk lehenago egin zuen lapurretako biktimari lur eman zioten hilerri berean. Anaia, Carlos Pisonero, Frantzian atxilotu eta kartzelan egon zen 1998tik 2009 arte, Espainiara estraditatu baitzuten orduan, Carlos Hernandez Diazen hilketagatik epaitua izateko.