Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Madrid
Adina: 39
Seme-alabak: 1
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Madrilgo Erkidegoko Ogasun Saileko funtzionarioa
Atentatuaren data: 11/03/2004
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Otros explosivos
Hiltzailea: Terrorismo Islamista

Deskribapena

Berta María Gutiérrez García egunero joaten zen El Pozoko geltokira trena hartzera. Vallecas auzoan etxe bat erosi berri zuen eta eraberritu nahi zuen. Sei urteko alaba bat zeukan, Sara. Bere ahizpa María José deitzen zen. Elkarrekin aerobic delakoa egiten zuten. Bizizalea zen eta itsasoa maite zuen. Villanueva de Gómez herrikoa zen eta hara joatea gustatzen zitzaion, batez ere udako jaietan.

2004ko martxoak 11 osteguna zen. Egun hartan, Madrilen, Al-Qaeda taldeko terroristek 13 lehergailu ipini zituzten Renfe konpainiaren Aldiriak zerbitzua eskaintzen zuten lau trenetan. 7.37tik 7.39ra bitartean, aukeratutako trenak Atocha, El Pozo del Tío Raimundo eta Santa Eugenia geltokietan eta Téllez kalean zeuden. Tarte horretan 13 lehergailuetatik 10-k eztanda egin zuten eta, guztira, 191 pertsona erail zituzten. Gutxi gora-behera beste 1.500 pertsona ere zaurituak suertatu ziren. Espainiako historiako atentaturik latzena izan zen. Egun batzuk geroago, 2004ko apirilak 3an, Poliziako GEO taldeko kideei Leganés udalerriko etxe batera sartzea agindu zieten atentatuaren arduradunak han ezkutatzen omen bait ziren. Terroristek bere buruaz beste egin zuten 20 kiloko lehergailuak eztandaraziz. Hedatze-uhinak GEO baten heriotza eragin zuen eta bera da M-11ko zerrenda luzea ixten duen 192. biktima.

Argazkiak

Audio

Prentsa