Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Madrid
Adina: 29
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Udaltzaingoa
Atentatuaren data: 21/12/1978
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Subfusil
Hiltzailea: GRAPO

Deskribapena

1978ko abenduaren 21ko goizeko 11.00etan, Madrilgo Udaltzaingoaren agentea zen Benjamín Díaz Gonzálezek bere lanaldia hasi zuen Cruz de los Caídos enparantzan (gaur Ciudad Lineal enparantza) trafikoa zuzentzen. GRAPO erakundeko hiru terrorista, bi gizonezko eta emakumezko bat, agenteari hurbildu zitzaizkion eta hurbil-hurbiletik tiro egin zioten. Moztutako kanoia zeukan eskopeta bat erabili zuten. Erasoa burutu eta berehala hurbileko metro geltoki bat baliatu zuten ihes egiteko. Agenteari bularrean zauria eragin zioten eta Francisco Franco ospitalera eraman zuten. Han hil zen. Benjamín Díazek 29 urte zituen eta Udaltzaingoaren azken promozioaren kidea zen.