Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Andalucía
Adina: 19
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: BUPeko ikaslea
Atentatuaren data: 23/01/1977
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Pistola
Hiltzailea: AAA

Deskribapena

Urtarrilaren 23an (igandea) Madrilgo Espainia Plazan Gobernu Zibilak debekatu zuen amnistiaren aldeko manifestazioa burutu zen.
Polizien eta manifestatzaileen artean liskarrak izan ziren. Poliziak istiluen aurkako armak erabili zituen eta manifestatzaileak sakabanatu egin ziren. Gobernu Zibilaren arabera, 1,65-1,70ko altuera zeukan 45-50 urteko gizon batek airera tiro egin zuen ‘¡Viva Cristo Rey!’ oihukatu eta gero. Bere ondoan zegoen beste batek pistola kendu zion eta hurbil-hurbiletik Arturo Ruiz Garcíari tiro egin zion. 19 urteko ikasle bat zen.

Hurrengo egunean, Unibertsitatean Arturo Ruizen hilketa salatzeko beste manifestazio bat deitu zuten. Han, María Luz Najera 20 urteko gaztea hil zen Poliziak jaurtiki egin zuen ke-poto baten ondorioz.