Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Castilla y León
Adina: 44
Seme-alabak: 3
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Ostalaritza arloko enpresaria
Atentatuaren data: 06/09/1983
Atentatuaren lekua: Hernani
Errudunak: José Antonio Pagola Cortajarena
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

José Mari taberna itxi zuten eta Arturo, bere emaztea eta bikotearen alabarik nagusiena, 15 urtekoa, kotxean sartu ziren etxera itzultzeko. Alabak El País egunkarian azaldu zuen zer gertatu zen: “Aita autoa martxan jartzen ari zen, auto ilun bat hurbildu zitzaigun. Beltza edo urdina zen. Gure ondoan jarri zen eta gidariaren ondoan zetorrenak leihatila jaitsi eta tiro egin zigun. Os hurbil zeuden kalea oso estua zelako eta nekez sartzen zirelako bi kotxe. Lehenengo balazoaren ostean, aita albo batera erori zen. Amak eta biok balak oso gertu sentitu genituen. Hirurak hil izan gintezkeen. Tiro egin zuenak txamarra iluna zeraman, baita betaurrekoak ere. Ile motza zeukan”.