Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Madrid
Adina: 33
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Construcciones Aeronáuticas, S.A.ko langilea eta Orcasitas Bizilagunen Elkarteko burua
Atentatuaren data: 01/05/1980
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Arma blanca
Hiltzailea: BVE

Deskribapena

1980ko matizaren 1an, Langileen nazioarteko egunean, Arturo Pajuelo Rubio manifestazio batera joan zen lagun batzuekin eta Orcasitas auzoko elkartearekin. Batallón Vasco Españoleko terroristak agertu eta bera eta Joaquín Martínez Mecha sastakaiz erasotu zituzten. Doce de Octubre ospitalera eraman zituzten. Arturo Pajuelori ebakuntza bi egin zizkioten eta 20 litro odol isuraldatu zizkioten. Dena den, gaztea handik bi egunetara hil zen, 1980ko maiatzaren 3an, alegia.